Lehenengo zetazeo gida interaktiboa

Gehitutako errealitatea, 18 zetazeo espezie 3D sortuak, ipuin interaktibo bat eta beste hainbat atal aztertzeko prest. Guzti hau gure itsasoetako baloreak ezagutzera eman eta errespetatzeko helburuarekin.

Virtualware enpresa teknologiko eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari esker, AMBAR-ek bere lehenengo zetazeo gida interaktiboa aurkezten dizue. Bizkaiko Golkoan bizi diren izurde eta baleak ezagutzeko bide ezin hobea eta euskaldunak espezie hauekin historian zehar eta gaur egun duten erlazioa aztertzeko bidea.


Radar-ari eta azalpen fitxei esker, espezie bakoitzaren ezaugarriak hobeto ezagutu ahal izango dituzue. Ipuin interaktiboan, euskaldunak eta zetazeoen arteko erlazioa ikusiko duzue, ehizatik kontserbaziorako pausua lehenengo pertsonan biziko duzue.

Eta azkenik gehitutako errealitate teknologiari esker espezie bakoitza zuen eskuetan hiru dimentsiotan ikusi eta aztertu ahal izango duzue. iOS, Android eta web bertsioak dohainik eskuragai.

Zuen market edo chrome storean zetgeg bilatuz edo ondorengo estekak erabiliz deskargatu ahal izango duzue.

No hay comentarios: