Euskararen normalizaziorako joko berriak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, IKT deialdiaren bidez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko pausua eman du. Helburu honekin Virtualwarek 5 joko ezberdin garatu ditu, gizarteak denbora librean euskaraz dibertitzeko ezin hobeak. Bideojoko hauek ondorengoak dira:

  • Azoka: Santo Tomas edo Gernikako azokan zure talo edo barazki denda kudeatu ezazu. Produktuak prestatu eta saltzeko aukera ezin hobea duzu hau. Gainera pantaila guztiak igaro eskero, zure sukaldean euskal jaki paregabeak prestatzeko errezetak lortuko dituzu.
  • Zetgeg ZET- GE- GIDA: Bizkaiko Golkoko zetazeoak ikertu itzazu. Errealitate gehituko teknologia erabili animaliak 3D formatuan aztertzeko. Eta euskaldun eta baleen arteko erlazioa ezagutu ipuin interaktibo paregabe bati esker. Dena AMBAR erakundearen laguntzarekin garatua.
  • Jotake: Lagundu Mikel eta Naikariri lagun berriak egiten. Horretarako egurra mostu eta esenea jetzi beharko duzu, Basoenea auzoko biztanleei lagundu eta hauek poz-pozik mantentzeko. Helburu bakoitzarekin herri kirolen historiaren atal bat ezagutu ahal izango duzu
  • Gizaki: Mundu ezberdinetatik sakabanatuta daunde laurburuak bildu, euskal herriari bere kultura eta historiaren oroitzapenak berreskuratzen laguntzeko. Dibertigarria eta 3D estetikarekin sortua. 
  • Taktak: Txalaparta eta Djembe-a jotzen bi kultura desberdin-en arteko laguntasuna erakusten duten artelanak deskubritu eta elkarbanatu. Zure ilustrazio kolekzioa sortu eta lagunei erakutsi ahal izango diezu. 
Joko guztiak, denbora librean erabiltzeko sortu direnak, mugikorretan (Android, iOS) eta web bidez (Chrome store) erabiltzeko diseinatuak izan dira. Honez gain, edukiak Facebook edo Twitter bidez elkarbanatu daitezke. Honek, euskarazko app berri hauek ahalik eta erabiltzaile kopuru handiago bati helaraztea ahalbidetuko du. Jolas dibertigarri eta errazak edozein adinetako erabiltzaileei zuzenduak.

Hizkuntza baten normalizazio prozesuan, IKT eta batez ere gaur egungo mugikorretako jolas eta aplikazioek paper oso garrantzitsua dute. Aplikazioak eskuratzeko ohiko merkatuak erabiltzeak gainera, joko hauen eskuragarritsauna errazten du, euskarazko aplikazioak aurkitu eta erabiltzea erraztuz. Gainera, denbora librean euskaraz jolasteak hizkuntza hauen erabilera sustatuko du, euskaraz bizi leloa indartuz.

No hay comentarios: